Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Laguntzailea


Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak:

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren eta AEK-ren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak, baita ere, AEK-ko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bitartez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Eskerrik asko!

KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala.

Bertako Laguntzaileen gune pribatuan sartzeko, ezinbestekoa da, emango dizugun kodeaz gain, zure e-posta helbidea gure datutegian izatea. Beraz, aurretik eman ez baduzu, bidali hona: laguntzaileak@korrika.eus.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea

Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.

Gauzak horrela, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 23. Korrikak jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 23. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 15 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartel birtuala* eta goian aipatutako abantailez gozatuko duzu.

* Edizio honetan, KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala

Abantailak

Astero-asteroko zozketetan, dozena bat irabazle baino gehiago izaten dira: asteburuko egonaldiak, otorduak Euskal Herriko bazter guztietako jatetxeetan, denetariko Euskal produktuez beteriko saskiak, erosketa baleak, hainbat ekitalditarako sarrerak, denetariko musoetarako sarrerak, aisialdiko jardueretarako gonbitak (abentura parkeak, kirol jardunak…) eta askoz gehiago!

Horiez guztiez gain hurrengo deskontuak ere badituzu KORRIKA laguntzailea bazara:

  • AEK EUSKALTEGIETAN % 5eko beherapena 2024an egindako matrikuletan (matrikula bat laguntzaileko eta beste eskaintzekin ez metagarria).

  • AEK-ko BARNETEGIETAKO aurrematrikuletan %25eko deskontua (kanpaina irauten duen bitartean).

  • AIZU! aldizkarian, 2024an egiten diren harpidetza berriek %30eko deskontua.

  • KORRIKAko ONLINE DENDAn % 5eko deskontua.

  • KORRIKA KULTURALeko ekitaldietan deskontuak (zenbatekoa ekitaldiaren arabera izango da).

  • ALBAOLA ITSAS FAKTORIA: 2x1 Albaola Itsas Kultur Faktoriara sarrera arruntan, betiere aurretiko erreserba egiten bada eta Korrika-APPeko Korrika Txartela eta NAN zenbakia erakusten bada. Erreserbetarako: bisitak@albaola.com / (+34 ) 943 39 24 26

  • ARBOLIZ LANDETXEA: % 20 deskontua 2024ko erreserbetan.

  • AZKENA ROCK ETA BBK LIVE JAIALDIETAN BEHERAPENA

  • BERRIA: Deskontua harpidetzan. Asteburuko BERRIA egunkarirako harpidetza, sei hilerako: 55 €. Klikatu hemen abantailaz gozatzeko.

  • BILBOATS: % 30eko deskontua sarreretan. Deskontu kodea: KORRIKA2024 Tiketak webgunean edota Pio Baroja Plazako dendan eros daitezke. Iraupena: 2023/11/24- 2024/05/31

  • BizkaiKOAren menpe dauden museoetan salneurri murriztua: La Encartada Fabrika-museoa (Balmaseda), El Pobaleko Burdinola (Muskiz), Muñatones Gaztelua (Muskiz), Bizkaiko Arkeologi Museoa (Bilbo), Txakolinaren museoa (Bakio), Arrantzaleen museoa (Bermeo), Euskal Herria museoa (Gernika-Lumo), Santimamiñeko koba (Kortezubi) eta Omako basoa (Kortezubi)

  • DONOSTIAKO AQUARIUMA: %10eko deskontua.

  • EUSKAL ITSAS MUSEOA: 10% Museoko dendako produktuetan.

  • IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA: %50 deskontua bisita gidatua egiteko.

  • ZUMALAKARREGI MUSEOA: %50 deskontua bisita gidatua egiteko.

    ...
    Aldiro-aldiro zerrenda hau handitzen eta eguneratzen joango gara, adi egon!



*Deskontuez gozatzeko KORRIKA laguntzailearen txartel birtuala aurkeztu beharko duzu, hau da, KORRIKAko APPean gune pribatuan daukazun KODEaren irudia.