18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.
Monthly Archives: September 2018
Irailaren 18an / 18 de septiembre Euskara eskolak doan. Ate irekiak AEKren euskaltegietan. Clases de euskera gratuitas. Jornada de puertas abiertas en los euskaltegis de AEK Euskara-eskola bat dohainik probatu nahi duzu? Bilatu zure euskaltegia zerrendan eta eman izena. Doan! Oharra: eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila […]
Ikasturte berriaren aurkezpena egin dugu; izan ere, Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen […]
Iraileko trinkoekin Uribe Kostako AEK-k 17/18 ikasturteari bukaera emango dio. Ikastaroak irailaren 5etik 28ra luzatuko dira eta goizez egongo dira A2, B2 eta C1 mailetan arituko diren ikasleak. Irailean zure euskara hobetu nahi baduzu oraindik garaiz zaude, hurbildu eta izena eman.