Yearly Archives: 2017
Badator, hemen da… 2017/18 ikasturtea! Euskara ikasten hasi/jarraitu nahi baduzu, zatoz AEKra! Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan abian da, dagoeneko, 17/18 ikasturterako matrikula kanpaina. Irailaren 4tik 29ra arte aukera izango duzue AEK-k prestatu duen eskaintza zabalean izena emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero zure euskaltegira hurbildu!
2017/18 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 17-18 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei […]
Uda gertu daukagu eta Uribe Kostako AEKn ez dugu oporrik hartuko zuei eskaintza zabala eta koloretsua eskaini ahal izateko. Datorren astetik aurrera ikastaro trinkoetan eta barnetegietan izena emateko epea zabalduko dugu eta daukagun informazio guztia helaraziko dizuegu. Horra aurrerapen bat!
20. KORRIKA Uribe Kostatik noiz igaroko den jakin nahi duzue? Zuen herritik zein ordutan pasatuko da? KORRIKAren ibilbidea aurkeztu da gaur. Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk Gaur, AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi […]