AEK-k abian du hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko eskaintza berezia. Euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta: * %5eko deskontua hurrengo ikasturteko matrikularen prezioan * Ordainketa malguagoa, epe bat gehituko da ohiko ordainketa epeei * Lehentasuna taldeak eratzeko orduan Izena emateko epea, jadanik […]
Monthly Archives: May 2015
Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan. B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.org). Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!
Badator uda eta AEK-k bere barnetegietan gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gustu guztietarako barnetegia topa dezakezu: euskaraz bizi nahi duten gurasoentzat familia barnetegia, kirola eta natura gustuko dituztenentzat barnetegi ibiltaria, oinez, zein bizikletaz, … Zuretzat egokia den aukera egin eta Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan izena eman!
Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz. Maiatzaren 14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan banatuko den eskuorria betez ala, epe […]
Leioako Berbaldun eta Berbalagun guztientzako plan ezin hobea luzatu digutena! MAIATZAREN 23an Bizkaiko leku magiko eta mitologiko garrantzitsuenetako bat ezagutzera joango gara, SUPELEGOR kobara, Mariren bizilekuetako batera. Supelegor koba ITXINA mendigune karstikoan dago, pagoz jositako inguru zoragarrian. IRTEERA LEKUA: Metro aurreko aparkalekua IRTEERA ORDUA: 9:00 Animatzen bazarete, deitu zenbaki honetara […]
Tenperaturak gora egin ahala, uda gertu daukagula ohartzen gara eta Euskal Herriko AEK-k abian jarri du bere udako matrikulazio kanpaina. Eskaintza zabala eta gustu guztietakoa AEK-k udan ere euskahalduntzeko egiten diguna!!! Ikastaro trinkoak, barnetegiak (familiarekin gozatzeko, oinez zein bizizkletaz naturaz disfrutatzeko … ), on-line ikastaroak … Informazio gehiago eta izen […]
Aurten ere Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa martxan jarri dute. ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin […]