Udazkeneko saskian probatutako produktu horiek nola ekarri egunerokoan gure sukaldeetara? OTSAILAREN 20-tik MARTXOAREN 4-ra nafar olioa 50 herritan eskuragai.
Monthly Archives: February 2015
Korrika 19 gero eta gertuago daukagu, usaintzen dugu, eta herrietan batzordeak martxan dauzkagu. Uribe Kostako herritar eta hiritar guztiei aurkeztu beharko dizkiegu Korrika 19k ekarriko dizkigun guztiak. Horretarako bariku honetan, hilak 27, Sopelako Urko kiroldegian aurkezpen mundiala izango dugu: moda desfilea, herritarren ekarpenak, musika, argazkiak, luntxa, … benetan itzela izango […]
AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 6tik maiatzaren 15era. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du. Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, martxoaren 6, 13 eta 27an eta […]
Eguraldiari aurre eginez, Agate Deunari abestera irten gara goiz-goizetik Lauaxeta AEK euskaltegiko ikasle-irakasleok eta ALBEko bertsolariak. Ohitura zaharrari jarraituz, Getxoko bazterrak astinduko ditugu lurra esnatzeko. Beraz, gauera arteko beta daukazue txapela/zapia eta abarkak janzteko eta gurekin animatzeko!