Honez gero abian jarri ditu Korrika Kulturalak euskalahaldun guztion parte hartzea lortu nahi duten hiru lehiaketak. Adin eta gustu guztietako euskalahaldunentzako aukera zabaldu du oraingo honetan Kulturalak: bideoa, abestia, bertsoa. Jarraian lehiaketen oinarriak, epeak eta abar erantsi dizkizuegu. Koadrila animatu eta parte hartu! Bideo-kopla lehiaketa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta […]
Monthly Archives: January 2015
Orain arte finkatutako Korrika Batzordeen datak eta lekuak hementxe dauzkazue. Falta diren herriak eta egon daitezkeen aldaketak ahalik eta lasterren eguneratuko dizkizuegu. ANIMATU eta HURBILDU!!!
Korrika 19 badator eta, dakizuenez, Uribe Kostara martxoaren 24an helduko zaigu. Korrikak merezi duen harrera prestatzeko eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira. Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkartek, kirol taldek, norbanakok …) parte hartu dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia aurrera ateratzea, […]
2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte. Uribe Kostan martxoaren 24an, eguerditik aurrera, igaroko da Korrika. Urdulizetik sartuko da eta Erandiotik traineruz Barakaldorantz atera. Euskahaldun, kilometroak eskuratu nahi? Zure koadrilarekin, familiarekin, lankideekin… lekukoa eraman […]
Aste honetan hasiko du bere ibilbidea Hiruka Komunikazio taldeak astekaria eta agerkari digitalaren kaleratzearekin batera. Hirukak ekarriko dizkigun nobedadeak Uribe Kostako lagun guztioi helarazteko, aurkezpena antolatu dute biharko, urtarrilak 22, arratsaldeko 19:00etan Algortako Ekin tabernan. Hiruka, hiritar zein herritar guztion laguntza eskatzen duen proiektu partehartzailea izateko jaio da, aurkezpenean bertan […]
Bueltan gara!!! Oporrak joan zaizkigu eta urte berriari gogotsu heltzeko garaia heldu da. Oraindik ez baduzu izenik eman trinkoetan, lasai, urtarrilaren 9ra arte denbora edukiko duzu euskaltegitik pasatzeko. Hurbil zaitez!