Gabonak heldu zaizkigu eta gu ere oporretan joango gara, urte berrian eskolei eta Korrika 19ri gogotsu heltzeko. Oporretan bai, baina gogoratu urtarrilaren 7an bueltan egongo garela euskaltegi eta gela guztietan. Era berean jakinarazi nahi dizuegu ikastaro trinkoetan izena emateko epea urtarrilaren 9ra arte zabaldu dugula. beraz, gabonak disfrutatu eta urtarrilean […]
Monthly Archives: December 2014
Laster Olentzero etorriko zaigu, eta guztiok eskutitzean zer eskatu jakin barik gabiltza. Beste ideia askoren artean Korrika materiala eskatzea proposatu nahi dizuegu. Baina, zelan lortu? Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan salgai topatuko duzue material sorta ederra: kamisetak, sudaderak, biserak, … aita, ama, neba-arreba, amama, osabentzat… On-line erosteko aukera zabaldu du […]
AURKEZPENAK, herriz herri: BERANGO Abenduaren 11n, 19:00etan Berangoeta kultur etxean URDULIZ Abenduaren 11n, 19:00etan Kultur etxean GORLIZ Urtarrilaren 12an, 19:00etan Sertutxenan ROMO Abenduaren 18an, 19:30ean Kultur etxean SOPELA Abenduaren 18an, 19:30ean Kurtzio kultur etxean PLENTZIA Abenduaren 18an, 19:00etan Goñi Portalen LEIOA Urtarrilaren 8an, 19:30ean […]
Aurten ere Euskararen eguna ospatzeko garaia heldu zaigu. Uribe Kostako herri guztietan egun alaia pasatzeko aukera paregabeak eskaintzen zaizkigu, horrenbeste izanda ezin ditugu guztien kartelak blog honetan txertatu. Baina, badakizue zer egin dezakezuen: zuen herriko udalaren edo euskara elkartearen webgunean sartu eta hor topatuko zaizkizuen ekitaldiez gozatu!!!