Gabonak heldu zaizkigu eta gu ere oporretan joango gara, urte berrian eskolei eta Korrika 19ri gogotsu heltzeko. Oporretan bai, baina gogoratu urtarrilaren 7an bueltan egongo garela euskaltegi eta gela guztietan. Era berean jakinarazi nahi dizuegu ikastaro trinkoetan izena emateko epea urtarrilaren 9ra arte zabaldu dugula. beraz, gabonak disfrutatu eta urtarrilean […]
Yearly Archives: 2014
Laster Olentzero etorriko zaigu, eta guztiok eskutitzean zer eskatu jakin barik gabiltza. Beste ideia askoren artean Korrika materiala eskatzea proposatu nahi dizuegu. Baina, zelan lortu? Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan salgai topatuko duzue material sorta ederra: kamisetak, sudaderak, biserak, … aita, ama, neba-arreba, amama, osabentzat… On-line erosteko aukera zabaldu du […]
AURKEZPENAK, herriz herri: BERANGO Abenduaren 11n, 19:00etan Berangoeta kultur etxean URDULIZ Abenduaren 11n, 19:00etan Kultur etxean GORLIZ Urtarrilaren 12an, 19:00etan Sertutxenan ROMO Abenduaren 18an, 19:30ean Kultur etxean SOPELA Abenduaren 18an, 19:30ean Kurtzio kultur etxean PLENTZIA Abenduaren 18an, 19:00etan Goñi Portalen LEIOA Urtarrilaren 8an, 19:30ean […]
Aurten ere Euskararen eguna ospatzeko garaia heldu zaigu. Uribe Kostako herri guztietan egun alaia pasatzeko aukera paregabeak eskaintzen zaizkigu, horrenbeste izanda ezin ditugu guztien kartelak blog honetan txertatu. Baina, badakizue zer egin dezakezuen: zuen herriko udalaren edo euskara elkartearen webgunean sartu eta hor topatuko zaizkizuen ekitaldiez gozatu!!!
Gabonak gertu dauzkagu eta Korrikak Olentzerori opariak aukeratzen lagundu nahi dio. Uribe Kostako edozein euskaltegitan (Lamia-Leioan, Lauaxeta-Getxon, Jentilbaso-Gorliz eta Plentzian) Korrika 19ren arropa eta osagarri berriak ikusteko eta erosteko aukera izango duzue gaurtik aurrera. Honez gain, adi egon zuen herrietan ospatuko diren azoka eta ekitaldietan, Korrika materiala horietan guztietan ere […]
Korrika 19. 2015eko martxoaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora! Euskahaldundu! izango da edizio honetako mezua.
Atzo hainbat eragilek, ekoizlek eta onuradunek Errigoraren kanpaina aurkeztu zuten. AEKren izenean honako hauek hartu zuten parte: koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, Erribera AEK euskaltegiko arduradun Alizia Iribarrenek eta euskaltegi horretako ikasle batek. Azaroaren 12ra arte, eta 50 euroren truke, eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak. Eskariak hainbat […]
HABEren lehenengo deialdian ahozkoa gainditu ez zenuela eta bigarren deialdirako prestatu nahi duzula? Uribe Kostako AEKk aukera aparta eskaintzen dizu hemendik eta azarora arte ahozko proba ondo baino hobeto egiteko.
Hona hemen 2014-2015 ikasturterako Uribe Kostako euskaltegiek eskaintzen duten aukera. Gustu guztietarako abagunea dago ikasturte honetarako AEKn.
AEKren euskaltegietan izena emateko epea ZABALIK!!! ABIERTO el plazo de matriculación en los euskaltegis de AEK!!
Hona hemen AEKk udarako egiten duen eskaintza zabala irudietan: Uribe Kostako AEKko edozein euskaltegitan eman dezakezu izena trinko eta barnetegietan! Eta informazio gehiago: www.aek.eus