Aurten ere Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa martxan jarri dute. ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin […]
Albisteak
Korrika izugarri handia egiten duzue, olatu erraldoia da, euskahaldunez osatutako tsunamia, horregatik … eskerrak eman behar dizkizuegu, Korrikan egon zinetelako, Korrika babestu zenutelako, eskerrik asko Uribe Kosta!
Aurreko barikuan Sopelan egin zion Uribe Kostako AEKk aurkezpen jaia Korrika 19ri. Sarrera hau aprobetxatu nahi dugu horretan lagundu edo ekarpena egin duzuen guztioi gure eskerrik beroenak helarazteko. Leioa eta Erandioren txanda heldu da oraingoan. Izan ere, herri bietako batzordeek martxoaren 6a aukeratu baitute Korrikaren aurkezpen jaiak egiteko. Egitarau potenteak […]
Udazkeneko saskian probatutako produktu horiek nola ekarri egunerokoan gure sukaldeetara? OTSAILAREN 20-tik MARTXOAREN 4-ra nafar olioa 50 herritan eskuragai.
Korrika 19 gero eta gertuago daukagu, usaintzen dugu, eta herrietan batzordeak martxan dauzkagu. Uribe Kostako herritar eta hiritar guztiei aurkeztu beharko dizkiegu Korrika 19k ekarriko dizkigun guztiak. Horretarako bariku honetan, hilak 27, Sopelako Urko kiroldegian aurkezpen mundiala izango dugu: moda desfilea, herritarren ekarpenak, musika, argazkiak, luntxa, … benetan itzela izango […]
AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 6tik maiatzaren 15era. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du. Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, martxoaren 6, 13 eta 27an eta […]
Eguraldiari aurre eginez, Agate Deunari abestera irten gara goiz-goizetik Lauaxeta AEK euskaltegiko ikasle-irakasleok eta ALBEko bertsolariak. Ohitura zaharrari jarraituz, Getxoko bazterrak astinduko ditugu lurra esnatzeko. Beraz, gauera arteko beta daukazue txapela/zapia eta abarkak janzteko eta gurekin animatzeko!
Honez gero abian jarri ditu Korrika Kulturalak euskalahaldun guztion parte hartzea lortu nahi duten hiru lehiaketak. Adin eta gustu guztietako euskalahaldunentzako aukera zabaldu du oraingo honetan Kulturalak: bideoa, abestia, bertsoa. Jarraian lehiaketen oinarriak, epeak eta abar erantsi dizkizuegu. Koadrila animatu eta parte hartu! Bideo-kopla lehiaketa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta […]
Orain arte finkatutako Korrika Batzordeen datak eta lekuak hementxe dauzkazue. Falta diren herriak eta egon daitezkeen aldaketak ahalik eta lasterren eguneratuko dizkizuegu. ANIMATU eta HURBILDU!!!
Korrika 19 badator eta, dakizuenez, Uribe Kostara martxoaren 24an helduko zaigu. Korrikak merezi duen harrera prestatzeko eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira. Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkartek, kirol taldek, norbanakok …) parte hartu dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia aurrera ateratzea, […]
2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte. Uribe Kostan martxoaren 24an, eguerditik aurrera, igaroko da Korrika. Urdulizetik sartuko da eta Erandiotik traineruz Barakaldorantz atera. Euskahaldun, kilometroak eskuratu nahi? Zure koadrilarekin, familiarekin, lankideekin… lekukoa eraman […]
Aste honetan hasiko du bere ibilbidea Hiruka Komunikazio taldeak astekaria eta agerkari digitalaren kaleratzearekin batera. Hirukak ekarriko dizkigun nobedadeak Uribe Kostako lagun guztioi helarazteko, aurkezpena antolatu dute biharko, urtarrilak 22, arratsaldeko 19:00etan Algortako Ekin tabernan. Hiruka, hiritar zein herritar guztion laguntza eskatzen duen proiektu partehartzailea izateko jaio da, aurkezpenean bertan […]