Albisteak
AEK-jendea egitasmoa abian jarriko du AEK-k. Jakina da azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Une honetan ere milaka lagun dabil abentura berean murgilduta. Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu. AEK-jendea egitasmoaren bitartez, […]
Gabonetako oporretatik bueltan ikastaro berriak abian jarriko ditugu: ikastaro trinkoak, Osakidetzaren Hizkuntza Eskakizunak prestatzeko ikastaroak… Oporretatik urtarrilaren 11n bueltatuko gara, baina ikastaro trinkoen matrikula urtarrilaren 13ra arte zabalik mantenduko dugu. 3 egun gehiago izango duzue izena emateko. Gozatu Gabon Euskahaldunak!!!
Trinkoetan izena emateko epea gabonen oporretara moldatzea erabaki dugu Uribe Kostako AEKn. Beraz, apuntatzeko azken eguna abenduaren 22a izango da. Gogoratu oporretatik urtarrilaren 11n etorriko garela eta egun horretan bertan trinkoetako eskolak ere hasiko direla.