Sopelako Esaera Zaharren XXI. Txapelketa Udaberria ate joka daukagu, eta horrekin batera Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa. Agendak hartu eta, martxoaren 29a gorriz markatu, egun hori, hain zuzen ere, aukeratu dutelako antolatzaileek aurtengo ediziorako. Lagun koadrila osatzeko tartea hartu eta, martxoaren 24ra arte izena emateko aukera izango duzue. Horretarako […]
Albisteak
Aurten, martxoaren 19an, Leioako I. berbodromoa egingo dugu. Leioa herriko euskaldunak batu, eta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz. Parte hartzera anima zaitez, eta izena eman Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu udal-euskaltegian, edota leioa_berba@aek.org helbidera mezu bat bidaliz. Animatu, eta parte hartu!
Aurton ere, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolatuta, Gorliz eta Plentziako lagunok sagardotegira joateko aukera edukiko dugu. Irteera otsailaren 15erako programatu digute Euskara Zerbitzuko lagunek: goizeko 11:30ean, Gorlizko Itsasbide 30eko bus geltokitik, eta 11:45ean, Plentziako Charterretik. Buelta 01:00etan aurreikusi dute. Izena emateko aukera urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean, Gorlizko Kultur […]
Bihar, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezpera dugu, egun polita Uribe Kostako euskaltegietako ikas-irakasleentzat. Urtero lez, gure herrietako bazterretatik ibiliko dira kopla zaharrak abesten eta ahal dena biltzen. Getxoko AEKideen kasuan, ALBEko bertsozaleekin elkartu eta baserriz baserri ibiliko dira goizetik gauera oles ta oles, oletan. Beraz, biharko egunean euskaltegira hurbiltzeko […]
Urte berriari hasiera emateko, Leioako Berbalagunek antolatu duten umorezko bakarrizketa saiora gonbidatu behar zaituztegu oraingo honetan. Bihar, hilak 14, arratsaldeko 7etan Paddy tabernan jarri dute hitzordua Barry Manleyren bakarrizketa entzuteko. Anima zaitezte, eta hurbildu ondo pasatzera!
Gaurtik aurrera oporretan egongo gara, baina urtarrilaren 7tik aurrera bueltan edukiko gaituzue nahi duzuenerako. Bitartean onak izan eta gozatu!!!
Urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra Uribe Kostako AEKk abiatuko dituen ikastaro trinkoen matrikula epea, honezkero, zabalik dago. Abenduaren 20ra arte aukera egongo da lau ordu eta erdiko ikastaroetan izena emateko. Ikastaro hauen ordutegia, goizez, 09:30etik 14:00etara eta, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara izaten da, eta A2, B1, B2 edo C1 mailen eskaintza egiten […]
Bebalamiñe Euskara Elkarteak, abenduaren 12an, xaboi ekologikoen tailerra antolatuko du Ongi Etorri Topalekuan arratsaldeko 19:00etan. Tailerra UKnaturako lagunek emango dute alde teorikoa eta praktikoa landuz. Tailerrean izena emateko bidali email bat zure datuekin berbalamine@gmail.com helbidera eta zurekin jarriko dira harremanetan. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da materiala erosteko. Animatu eta eman […]
Euskararen Egunaren ospakizunen barruan Egizuk, Areetako Elkartegian, antolatutako Berbodromo/Olgetodromoan parte hartu zuten gure ikasle eta irakasleek. Egun osoko ekintza izan zen, goizetik gauera arte ordutegiz ordutegi aritu ziren ikasle guztiak, Egizuk proposatu zituen gaien inguruan solasean. Gustora ibili ziren, argazkietan ikus daitekeenez, bai berbetan jardun zirenak, bai olgetan aritutakoak. Saioak […]
Getxoko Lauaxeta euskaltegiko ikasle eta irakasleek babesa erakutsi diote Euskarak 365 egun kanpainari. Horretarako, hona hemen kanpainaren izenean, euskaltegiko sarreran, ordutegiz ordutegi egindako argazki batzuk.
Hemendik aurrera blog honen bitartez izango duzue gure berri. Uribe Kostako AEKideok antolatutako ekintzez gain, beste hainbat konturi buruz arituko gara txoko honetan. Laster arte!