Gabonetako oporretatik bueltan ikastaro berriak abian jarriko ditugu: ikastaro trinkoak, Osakidetzaren Hizkuntza Eskakizunak prestatzeko ikastaroak… Oporretatik urtarrilaren 11n bueltatuko gara, baina ikastaro trinkoen matrikula urtarrilaren 13ra arte zabalik mantenduko dugu. 3 egun gehiago izango duzue izena emateko. Gozatu Gabon Euskahaldunak!!!
Monthly Archives: December 2015
3 posts
Trinkoetan izena emateko epea gabonen oporretara moldatzea erabaki dugu Uribe Kostako AEKn. Beraz, apuntatzeko azken eguna abenduaren 22a izango da. Gogoratu oporretatik urtarrilaren 11n etorriko garela eta egun horretan bertan trinkoetako eskolak ere hasiko direla.
Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hori dela eta Leioak ekintzen egitarau berezia prestatu du azaroaren 27tik aurrera. Hasteko, Leioako merkatariek ‘Egun on!’ leloa duten pinak banatuko dituzte egun hauetan, pin honen esanahia erreza da, edozein hizketaldian lehenengoko berba euskaraz izatea nahi duzula jakinaraztea. Programazioa pasa den ostiralean […]