Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan. B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.org). Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!
Daily Archives: Monday May 18th, 2015
2 posts
Badator uda eta AEK-k bere barnetegietan gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gustu guztietarako barnetegia topa dezakezu: euskaraz bizi nahi duten gurasoentzat familia barnetegia, kirola eta natura gustuko dituztenentzat barnetegi ibiltaria, oinez, zein bizikletaz, … Zuretzat egokia den aukera egin eta Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan izena eman!