Sopelako Esaera Zaharren XXI. Txapelketa Udaberria ate joka daukagu, eta horrekin batera Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa. Agendak hartu eta, martxoaren 29a gorriz markatu, egun hori, hain zuzen ere, aukeratu dutelako antolatzaileek aurtengo ediziorako. Lagun koadrila osatzeko tartea hartu eta, martxoaren 24ra arte izena emateko aukera izango duzue. Horretarako […]
Yearly Archives: 2014
Aurten, martxoaren 19an, Leioako I. berbodromoa egingo dugu. Leioa herriko euskaldunak batu, eta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz. Parte hartzera anima zaitez, eta izena eman Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu udal-euskaltegian, edota leioa_berba@aek.org helbidera mezu bat bidaliz. Animatu, eta parte hartu!
Aurton ere, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolatuta, Gorliz eta Plentziako lagunok sagardotegira joateko aukera edukiko dugu. Irteera otsailaren 15erako programatu digute Euskara Zerbitzuko lagunek: goizeko 11:30ean, Gorlizko Itsasbide 30eko bus geltokitik, eta 11:45ean, Plentziako Charterretik. Buelta 01:00etan aurreikusi dute. Izena emateko aukera urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean, Gorlizko Kultur […]
Bihar, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezpera dugu, egun polita Uribe Kostako euskaltegietako ikas-irakasleentzat. Urtero lez, gure herrietako bazterretatik ibiliko dira kopla zaharrak abesten eta ahal dena biltzen. Getxoko AEKideen kasuan, ALBEko bertsozaleekin elkartu eta baserriz baserriĀ ibiliko dira goizetik gauera oles ta oles, oletan. Beraz, biharko egunean euskaltegira hurbiltzeko […]
Urte berriari hasiera emateko, Leioako Berbalagunek antolatu duten umorezko bakarrizketa saiora gonbidatu behar zaituztegu oraingo honetan. Bihar, hilak 14, arratsaldeko 7etan Paddy tabernan jarri dute hitzordua Barry Manleyren bakarrizketa entzuteko. Anima zaitezte, eta hurbildu ondo pasatzera!