Leioako historian murgiltzeko prest? Leioako txokoen izenen jatorria ezagutu nahi? Martxoaren 1ean, toponimia ibilbidea egingo dute bertako berbalagunek Leioan barna, metro geltokitik abiatuta. Animatu, eta parte hartu! Eguna: Martxoaren 1ean Ordua:11:ooetan Lekua: Metro geltokitik abiatuta Hizlaria: Aitor Fernandez de Martikorena historialaria Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!
Monthly Archives: February 2014
Aurreko asteetan komentatu genizuen moduan, Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa gerturatzen ari zaigu. Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta euskaraz primeran pasatzea da ekitaldiaren xedea. Lehiaketan taldeka – 2, 3 edo 4 lagunek osatutako taldea- hartzen da parte eta izena eman behar da martxoaren 24a baino lehen. Partehartzaileek bertsoak entzun […]
Dagoeneko, ez duzu, “on-line ala aurrez aurre?” galdetu beharko. Esparru bakoitzeko abantailak ikastaro bakarrean bildu ditugu. Euskara prozesua ahalik eta eraginkorren egitea da gure asmoa. Horretarako, teknologiek (IKTek) ematen dizkiguten baliabideak aurrez aurrekoaren giza berotasunarekin uztartu ditugu Uribe Kostako AEK euskaltegietan. Unitate bakarrean uztartu ditugu jardun guztiak, bi esparruak, on-line […]
Sopelako Esaera Zaharren XXI. Txapelketa Udaberria ate joka daukagu, eta horrekin batera Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa. Agendak hartu eta, martxoaren 29a gorriz markatu, egun hori, hain zuzen ere, aukeratu dutelako antolatzaileek aurtengo ediziorako. Lagun koadrila osatzeko tartea hartu eta, martxoaren 24ra arte izena emateko aukera izango duzue. Horretarako […]
Aurten, martxoaren 19an, Leioako I. berbodromoa egingo dugu. Leioa herriko euskaldunak batu, eta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz. Parte hartzera anima zaitez, eta izena eman Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu udal-euskaltegian, edota leioa_berba@aek.org helbidera mezu bat bidaliz. Animatu, eta parte hartu!
Aurton ere, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolatuta, Gorliz eta Plentziako lagunok sagardotegira joateko aukera edukiko dugu. Irteera otsailaren 15erako programatu digute Euskara Zerbitzuko lagunek: goizeko 11:30ean, Gorlizko Itsasbide 30eko bus geltokitik, eta 11:45ean, Plentziako Charterretik. Buelta 01:00etan aurreikusi dute. Izena emateko aukera urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean, Gorlizko Kultur […]
Bihar, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezpera dugu, egun polita Uribe Kostako euskaltegietako ikas-irakasleentzat. Urtero lez, gure herrietako bazterretatik ibiliko dira kopla zaharrak abesten eta ahal dena biltzen. Getxoko AEKideen kasuan, ALBEko bertsozaleekin elkartu eta baserriz baserri ibiliko dira goizetik gauera oles ta oles, oletan. Beraz, biharko egunean euskaltegira hurbiltzeko […]