18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.
Eskaintza
› IKASTARO TRINKOAK – Cursos intensivos › MAILA GUZTIAK – Todos los niveles MATRIKULA EPEA / Plazo de matrícula EKAINEKO IKASTAROAK Maiatz osoan Cursos de junio – Todo mayo UZTAILEKO IKASTAROAK Ekain osoan Cursos de julio – Todo junio IRAILEKO IKASTAROAK ekain osoan eta uztailaren 27ra arte Cursos de septiembre […]
Guztion beharretara egokitzen den eskaintza Uribe Kostako AEK-k 15-16 ikasturterako prestatu duena: modulazio ezberdinetako euskalduntze ikastaroak, HABEren egiaztatze probetara zuzendutako ikastaroak (ahozkoa propio prestatzeko ikastarotxua barne), gurasoei zein dendariei begirako taldeak, autoikaskuntza, larunbatetako eskolak, ikastaro trinkoak … Hala ere, onena, euskaltegira hurbiltzea eta bertan zuretzako aproposena den aukera aztertzea. ZUEN […]
Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan. B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.org). Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!
Badator uda eta AEK-k bere barnetegietan gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gustu guztietarako barnetegia topa dezakezu: euskaraz bizi nahi duten gurasoentzat familia barnetegia, kirola eta natura gustuko dituztenentzat barnetegi ibiltaria, oinez, zein bizikletaz, … Zuretzat egokia den aukera egin eta Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan izena eman!
Tenperaturak gora egin ahala, uda gertu daukagula ohartzen gara eta Euskal Herriko AEK-k abian jarri du bere udako matrikulazio kanpaina. Eskaintza zabala eta gustu guztietakoa AEK-k udan ere euskahalduntzeko egiten diguna!!! Ikastaro trinkoak, barnetegiak (familiarekin gozatzeko, oinez zein bizizkletaz naturaz disfrutatzeko … ), on-line ikastaroak … Informazio gehiago eta izen […]