AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte. Barnetegi ibiltaria, bizikletaz Debatik Etxarri Aranatzera. Uztailaren 16tik 30era. […]
Albisteak
AEK-k udako kanpaina jarri du abian. Askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak euskaltegietan, on line ikastaroak… eskainiko ditugu. Ikasturte honetan, berrikuntza batekin gatoz, sariketa ederra prestatu baitugu: Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena? Kontakizunik onena sarituko dugu. Pasadizoaren ezaugarriak: Gehienez, minutu bateko grabazioa. Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo […]
Azken urteetan bezala, aurten ere Uribe Kostako AEK-k ekainean batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak antolatuko ditu. Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proben prestaketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte matrikula egiteko aukera izango da. Ekainaren 4an hasiko dira eskolak eta hilaren 29ra […]
Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen; hala, aurten 25 urte beteko ditu lehiaketak. Aurten, apirilaren 28an daukagu hitzordua. Zubia izanik, egun aproposa izan daiteke ikasle, lankide, lagunekin… joateko eta egun edo asteburu pasa ederra egiteko eta Uribe Kostako paraje zoragarriak ezagutzeko. Animatu eta informazioa zabaltzen lagundu! Bertsoak, […]
Atzotik hasi eta martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Zuen eskaerak, esteka hau erabiliz https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria/eskutik-eskura-2018?nid=12892 , […]
Udaberriko oporretako egunotan (martxoaren 29tik apirilaren 2ra) ikastaro berria eskainiko dugu. Barnetegi hau Arantzan izango da eta B1 eta B2 mailak eskainiko ditugu. Prezioa: 290 euro. Informazioa/izen-emateak: nafarroa@aek.eus // 948 22 02 13 Udaberrian ere, #euskarapraktikoa!
Azkeneko ikasturteetan bezala, AEK-k aurten ere asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean (Nafarroa). Hona hemen datak: – Maiatzak 4-5-6, Arantzan, B2 eta C1 mailak – Maiatzak 11-12-13, A2 eta B1 mailak. – Maiatzak 19-20, Iruñean, Hiri barnetegia, B1 mailatik gora. Ikasturte honetan berrikuntza batekin gatoz. Izan ere, udaberriko oporretan […]
AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik. Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da […]
Udako oporrak eta asmoak antolatzen hasi bazarete, barnetegietako datak prest dauzkagu. Badakizue AEK-k barnetegi eskaintza oso zabala prestatzen duela udaro-udaro. Oraingoan ere euskalduntze barnetegiez gain, familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak … edukiko dituzue aukeran. Familientzako barnetegien datak ere baditugu prest! Euskara ikasi ahal duzue, umeak begiraleekin dauden bitartean eta arratsaldeetan ikastaroak, […]
Badator, hemen da… 2017/18 ikasturtea! Euskara ikasten hasi/jarraitu nahi baduzu, zatoz AEKra! Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan abian da, dagoeneko, 17/18 ikasturterako matrikula kanpaina. Irailaren 4tik 29ra arte aukera izango duzue AEK-k prestatu duen eskaintza zabalean izena emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero zure euskaltegira hurbildu!
2017/18 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 17-18 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei […]
Uda gertu daukagu eta Uribe Kostako AEKn ez dugu oporrik hartuko zuei eskaintza zabala eta koloretsua eskaini ahal izateko. Datorren astetik aurrera ikastaro trinkoetan eta barnetegietan izena emateko epea zabalduko dugu eta daukagun informazio guztia helaraziko dizuegu. Horra aurrerapen bat!