Yearly Archives: 2020
Uribe Kostako AEK-k aurrez-aurreko ikastaroak eskainiko ditu udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Azken hilabeteetan bizi dugun egoera bereziak eskatzen dizkigun osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEK-ko LAUAXETA AEK euskaltegian. Horregatik, euskaltegiak aukera ematen digulako, aurrez-aurreko ikastaroak antolatuko ditugu uztailean eta irailean. Informatzeko nahiz matrikulatzeko, […]
Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia. Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan* egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehenĀ egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe bat […]
IKASLE AGURGARRIA, Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko jokabideei jarraituz, AEK-k erabaki du: EAEko euskaltegietan aurrez-aurreko eskolak etengo ditugu, eta gure ikasleei zerbitzua ahalik eta hobekien bermatu ahal izateko, saiatuko gara jarraipena online egiten, ahal den neurrian. Hala ere, prebentziorako neurriak zorrotz jarraitu behar ditugu guztiok. Oraingoz, EPEMUGARIK GABE izango da, […]
Apirilaren 3ra arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea. Maila guztiak goizez(09:00-13:00) eta arratsaldez(16:00-20:00) eskainiko dira. 204 orduko ikastaroak osatuko dira apirilaren 20tik ekainaren 30era arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.
AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 3tik martxoaren 6ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik. Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da […]