Guri ere familia eta lagunekin disfrutatzeko momentua heldu zaigu, baina urtarrilaren 7an bueltan izango gara. Bitartean, gabon jaietan ere euskaraz gozatzea opa dizuegu!
Yearly Archives: 2019
Abenduaren 20ra arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea. Maila guztiak goizez(09:00-13:00) eta arratsaldez(13:00) eskainiko dira. 240 orduko ikastaroak osatuko dira urtarrilaren 7tik apirilaren 3ra arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.
Ba al dakizu zein izaten den ikas prozesua? Aurten, herritarrei euskara ikastaroez eta ikasprozesuaz ematen zaien informazioa indartu nahi izan dugu. Hemen hainbat argibide!
¿Quieres probar una clase de euskera gratis? El 17 de octubre, en los euskaltegis de AEK de Getxo y Leioa, te damos la oportunidad de probar una clase de euskera gratis. En el euskaltegi LAUAXETA de Getxo, la clase se impartirá a las 11:00 y a las 18:00, en el […]
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena. ADI! Ikasturtean zehar euskaltegian A1, A2, B1 edo B2 mailak egiaztatu badituzu, Aldundiaren EUSKARA ESKURA txartela eskatu ahal izango duzu uztailaren 1etik 19ra. Informazio gehiagorako: www.bizkaia.eus/euskaratxartela
2019/20 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko ikasleek edo ikasle berriek- honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 19-20 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe […]
Azken urteetan bezala, aurten ere Uribe Kostako AEK-k ekainean batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak antolatuko ditu. Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proben prestaketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte matrikula egiteko aukera izango da. Ekainaren 3an hasiko dira eskolak eta hilaren 28ra […]
Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia; hemen dituzue zehaztapen guztiak. Eta gogoratu: urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa! Informazio gehiagorako: Gertueneko AEK euskaltegian // 673 200 100 – 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus // Ibiltaria: ibiltaria@aek.eus EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA): Izena emateko azken […]