Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak… Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena eskaintzen dute. Barnetegietan denetarako astia dago: eskolarako (egunean 6/7 orduko eskolak ematen dira), txangoetarako, […]
Monthly Archives: May 2018
2018/19 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko ikasleek edo ikasle berriek- honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 18-19 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe […]
Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan. Familia barnetegiak Aduna, Forua eta Zugarramurdin egingo dira (B1 […]
AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte. Barnetegi ibiltaria, bizikletaz Debatik Etxarri Aranatzera. Uztailaren 16tik 30era. […]
AEK-k udako kanpaina jarri du abian. Askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak euskaltegietan, on line ikastaroak… eskainiko ditugu. Ikasturte honetan, berrikuntza batekin gatoz, sariketa ederra prestatu baitugu: Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena? Kontakizunik onena sarituko dugu. Pasadizoaren ezaugarriak: Gehienez, minutu bateko grabazioa. Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo […]