2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzue eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua 16-17 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei […]
Yearly Archives: 2016
Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan ere bai. B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainaren 1etik 28ra, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.eus). Izena emateko epea maiatzaren 26ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi […]
2016ko HABEren 1. deialdirako proben egutegiak dagoeneko zehaztuta dauzka Uribe Kostako AEK-k. B2 edo C1 mailen irakurmen eta entzumen probak egin behar badituzue, behin zuen txanda aukeratuta, Uribe Kostako edozein AEK euskaltegirekin kontaktuan jarri eta horren berri eman.
Leioako Egun On dinamikak horixe bera esan zigun abenduaren 3an txapa bat jantziz eta oraingo honetan Egun Osoz esan nahi digute Leioan eremu guztietan euskaraz bizi daitekeela erakutsiz. Horretarako gure egunerokotasunaren eremu ezberdinetan euskaraz bizitzeko aukera emango digute apirilaren 16an Ikeabarri plazan eta J.M. Barandiaran institutuan burutuko diren ekintzen bitartez. […]
Udaberria ate joka daukagu, eta horrekin batera, Esaera Zaharren Sopelako Txapelketaren XXIII. edizioa. Agendak hartu eta apirilaren 9a markatu, egun hori, hain zuzen ere, aukeratu dutelako Sopelako AEK-ko lagunek aurtengo edizioa burutzeko. Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta euskaraz primeran pasatzea da ekitaldiaren xedea. Lehiaketan taldeka – 2, 3 edo 4 […]
AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 1etik 18ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik. Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen […]
Otsailaren 19tik martxoaren 2ra arte oliba olio nafarra eskatzeko aukera emango dute Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan. Gabonetako kanpainarekin gertatu legez, euskaltegietan jasoko dira eskaerak, bai ikasleenak, bai irakasleenak, bai hurbiltzen diren uribetar guztiena. Oraingo honetan internet bidez ere eskatzeko aukera zabaldu dute Errigorako lagunek. Hurrengo linkean sakatuta: https://www.errigora.eus/olioa-eskutik-eskura Jasotako […]
AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, apirilaren 8tik maiatzaren 31ra. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du. Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, apirilaren 8, 15, 22 eta 29an […]
AEK-jendea egitasmoa abian jarriko du AEK-k. Jakina da azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Une honetan ere milaka lagun dabil abentura berean murgilduta. Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu. AEK-jendea egitasmoaren bitartez, […]