Monthly Archives: December 2016
Kontseiluak, euskal kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua sortu du. Dinamika hau martxan jartzeko zuen partaidetza eta lankidetza beharko dugu, benetan eraginkorrak izan nahi badugu. Hori dela eta, Kontsumitzaileen Sarea proiektuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu, bertan proiektuaren nondik norako guztiak azalduko dizkizuegu. Gonbidapen zabala luzatzen dugu bihar, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etan […]
Aurten ere abenduaren 11n Korrika arropak Leioan ospatuko den Leioako Nekazal Azokara eramango ditugu. Gabonak gertu daudela aprobetxatu eta Olentzeroari enkargua egin, lagun ikusezinarentzat, opari bereziak egin…gure postutik pasa zaitezkete eta Korrikak eskaintzen digun materiala ikusi ahal izango duzue. J.R.Aketxe plazan egongo gara goizeko 10:00etatik 14:00etara.