Yearly Archives: 2016
Kontseiluak, euskal kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua sortu du. Dinamika hau martxan jartzeko zuen partaidetza eta lankidetza beharko dugu, benetan eraginkorrak izan nahi badugu. Hori dela eta, Kontsumitzaileen Sarea proiektuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu, bertan proiektuaren nondik norako guztiak azalduko dizkizuegu. Gonbidapen zabala luzatzen dugu bihar, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etan […]
Aurten ere abenduaren 11n Korrika arropak Leioan ospatuko den Leioako Nekazal Azokara eramango ditugu. Gabonak gertu daudela aprobetxatu eta Olentzeroari enkargua egin, lagun ikusezinarentzat, opari bereziak egin…gure postutik pasa zaitezkete eta Korrikak eskaintzen digun materiala ikusi ahal izango duzue. J.R.Aketxe plazan egongo gara goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Urtarrilean hasiko diren ikastaro trinkoetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Abenduaren 23ra arte luzatuko da epe hori, ikastaroak urtarrilaren 11n hasiko baitira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako edozein AEK euskaltegitatik pasa zaitezkete eta bertan nahi beste eman ahal izango dizuete. Goizez zein arratsaldez aritzeko aukera eskaintzen du […]
Asko dira astean zehar denbora arazoak dituzten ikasleak. Horiei irtenbidea eman nahian, C1 maila egiaztatze proba prestatzeko ikastaroa antolatu du Uribe Kostako AEK-k. Algortan eta Gorlizen, urritik ekainera, eskaintzen ari da ikastaroa, goizeko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara. Zure oztopoa denbora bada… animatu!
HABEren azterketetako 2.deialdiko ahozko proba egin behar duten ikasleentzat ikastaro berezia hasiko da datorren astelehenean.
2016/2017 ikasturteko matrikulazioa irailean zabalik egongo da. Urritik ekainera euskara ikasteko eskaintza zabala duzu Uribe Kostako AEK-ko euskaltegietan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria…Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko […]
Goizean goiz hasi gara lanean Lauaxetako lagunok, irakasleok eta ikasleok, Nafarroako uzta zekarren kamioia deskargatzen. Dagoeneko euskaltegian daukazue egindako eskaera. Gogoraraziko dizuegu euskaltegitik bila pasatzeko ordutegiak zeintzuk diren: goizez 09:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Ostiral arratsaldetan itxita egoten da. Eta eskerrik asko Errigora kanpainak aurrera ateratzen laguntzen diguzuen guztioi!
Oraingo honetan ere eskaintza koloretsua AEK-k udarako egiten diguna. Barnetegi aukera zabala ematen du AEK-k. Familia barnetegia. ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 530 €. Haurrak: 285 € Uztailaren 4tik 15ra, Adunan Uztailaren 18tik 29ra, Foruan Abuztuaren 1etik 12ra, Zugarramurdi Abuztuaren 15etik 26ra, Foruan […]
Hilaren 19an, eguenean, lehenengo Berbodromoa egingo dute Plentzian eta Gorlizen. Ekimen hau Gorlizko Udalak, Plentziako Udalak eta Uribe Kostako AEK-k antolatu dugu, eta goizez eta arrastiz izango da. Hala, goizean Plentziako herritarrek parte hartuko dute, Ontziola plazan, 11:00etatik 12:30ak arte. Arrastian, ostera, gorliztarren txanda izango da. Hitzordua 18: 00etatik 19:30ak […]
Zugana gatoz berriro “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” proposamenaren kontserba-loteen kanpainaren berri ematera. Maiatzaren 12ik 24ra Nafarroa hegoaldeko kontserba-loteak eskatzeko tartea dugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua aukeran. “Eskutik eskura” bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da, […]