Une honetan, AEKn, Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Euskarri desberdinetan, 116 argazki horien bidez, egun bateko AEK ezagutzeko aukera duzue. Ia 40 urte luze euskalduntze lanetan ari gara eta hemen hori dugu, egun bateko begirada 116 argazkiren bidez. Azken urteotako joera gora doa, ikasle eta talde gehiago, auzo eta herri gehiagotan. Ezagutu eta goza ditzagun haiekin: Marta, Andrea, Tomás, Pili, Rakel, Itziar, Sonia eta gainontzeko guztiak. Gainera, ikus ditzagun guztiak mapan: Tafalla, Lizarra, Garralda, Tutera, Altsasu, Sartaguda, Iruñea, Zangotza….eta abar luze bat.
You may also like
Kaixo; hitzek baino irudiek gehiago kontatzen dutela esaten da. Oraingoan, Nafarroako Euskaltegietatik zabaldu nahi dizuegun istorioa bideo baten bidez kontatuko dizuegu.
Azken hilabeteotan azpimarratzen ari garen bezala, euskaltegietan herritar asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira, euskaraz bizi nahi dutelako. Une honetan, […]
Euskal Herriak AEK sortu zuen gure hizkuntza berreskuratzeko, eta nik bertan egoteko aukera dut,nire ekarpena egiten. Herriaren zerbitzurako jaio zen erakunde baten […]
Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegiko irakaslea naiz. Ainhoa nire izena eta Etxaleku hazi eta hezi naizen herria. Herri euskalduna. Duela sei urte Lizarraldera […]