Nahi duzun guztia ulertzeko, nahi duzun guztia esateko. Horretarako berritu dugu Altsasuko Itsatsi euskaltegia. Sakanako herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, sakandarrei euskahalduntzen laguntzen jarraitzeko. Horretan ari gara azken urteotan AEKn; euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi duten horiek metodo eraginkorra aurkituko dute AEKn. Euskara praktikoa, eguneroko premietarako. Ideia horixe da: AEKrekin […]
nafarroa
AEK-ko irakasle izateak ahalbidetzen dit euskara oinarri, herri honetako kultura, ohitura eta abar luze bat ezaguztaraztea. Beraz, euskara irakaslea izatea asko maite dudan zerbait besteekin konpartitzeko aukera ematen didana da. Ikasleen eguneroko ilusio, esfortzu eta nahiak gogobetetzen naute
Niretzat AEK-ko irakasle izatea hau da: EH euskaldun baten bidean, pertsona euskaldunak (esanahia osotasunean hartuta, euskaltzaleak, normalizazioaren bidean urratsak emango dituztenak,…) “heztea” eta haiekin gauzak eta egoerak elkarbanatzea da. Nire hizkuntza beste batzuekin elkarbanatzea eta horiekin nire hizkuntzan hitz egiteko aukera izatea. Ikasleek euskara ikasteak, ikasleak euskalduntze prozesuan […]
Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegiko irakaslea naiz. Ainhoa nire izena eta Etxaleku hazi eta hezi naizen herria. Herri euskalduna. Duela sei urte Lizarraldera etorri nintzen bizitzera, Eraulera hain zuzen ere. Bertan ez zen euskaraz hitz egiten eta Lizarrara gutxi jaisten banintzen ere, joaten nintzenean, falta bera somatzen nuen. Bi urte neraman […]
AEK-k euskaraz bizitzeko aukera eman dit, lanean ordu asko pasatzen ditugu eta hauek euskaraz egin ahal izatea ez litzateke beste leku batean posible izanen . Lizarraldeko AEKn hasi nintzenetik beste pertsona bat naizela esan dezaket, mundu berri bat deskubritu dut. Lanean hasi nintzen baina ikasten ere bai, nik zuri ematen […]
Euskal Herriak AEK sortu zuen gure hizkuntza berreskuratzeko, eta nik bertan egoteko aukera dut,nire ekarpena egiten. Herriaren zerbitzurako jaio zen erakunde baten partaidea naiz. Hizkuntza bat irakasten ari naiz, baina ez edozein: gurea dena, gainera, oraindik ere arriskuan dagoena. Ardura dut ahalik eta hoberen egiteko. Horrez gain, ikasleak euskaraz hitz […]