Une honetan, AEKn, Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Euskarri desberdinetan, 116 argazki horien bidez, egun bateko AEK ezagutzeko aukera duzue. Ia 40 urte luze euskalduntze lanetan ari gara eta hemen hori dugu, egun bateko begirada 116 argazkiren bidez. Azken urteotako joera gora doa, ikasle eta talde gehiago, auzo eta herri gehiagotan. Ezagutu eta goza ditzagun haiekin: Marta, Andrea, Tomás, Pili, Rakel, Itziar, Sonia eta gainontzeko guztiak. Gainera, ikus ditzagun guztiak mapan: Tafalla, Lizarra, Garralda, Tutera, Altsasu, Sartaguda, Iruñea, Zangotza….eta abar luze bat.
You may also like
Niretzat AEK-ko irakasle izatea hau da: EH euskaldun baten bidean, pertsona euskaldunak (esanahia osotasunean hartuta, euskaltzaleak, normalizazioaren bidean urratsak emango […]
Kaixo; hitzek baino irudiek gehiago kontatzen dutela esaten da. Oraingoan, Nafarroako Euskaltegietatik zabaldu nahi dizuegun istorioa bideo baten bidez kontatuko dizuegu.
Nahi duzun guztia ulertzeko, nahi duzun guztia esateko. Horretarako berritu dugu Altsasuko Itsatsi euskaltegia. Sakanako herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, sakandarrei euskahalduntzen laguntzen […]
Euskal Herriak AEK sortu zuen gure hizkuntza berreskuratzeko, eta nik bertan egoteko aukera dut,nire ekarpena egiten. Herriaren zerbitzurako jaio zen erakunde baten […]