Euskal Herriak AEK sortu zuen gure hizkuntza berreskuratzeko, eta nik bertan egoteko aukera dut,nire ekarpena egiten. Herriaren zerbitzurako jaio zen erakunde baten partaidea naiz. Hizkuntza bat irakasten ari naiz, baina ez edozein: gurea dena, gainera, oraindik ere arriskuan dagoena. Ardura dut ahalik eta hoberen egiteko. Horrez gain, ikasleak euskaraz hitz egiten ikusteak eta, batez ere, euskaraz komunikatzeko gai direnean, euskaldun aktibo bihurtu direla ikusteak gogobetetzen nau, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dutela, euskararen aldeko ekimenetan parte hartzen dutela...