Euskal Herriko herrialde guztietan egingo dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak. Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan dugu hitzordua. Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti […]
Yearly Archives: 2021
Aurten ezin izan dugu KORRIKArik egin, baina euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzeko beharra plazaratu nahi dugu. KORRIKA ez egiteak eragin ekonomiko nabarmena izan du AEKn eta orain arteko lanean jarraitzeko guztion bultzada beharrezkoa izango da. Ekarpenak egiteko: https://www.aek.eus/eu/bultza Guztion bultzadaz lortuko dugu!
KORRIKA ez da helduko karriketara, baina altxa eskuak ta batu festara lekukoa mingainean ibiliko gara! Entzun kanta eta ikasi leloa, martxoaren 28an guztion artean kantatzeko aukera izango dugu eta!
Hilabete baino gutxiago falta da martxoaren 28an Euskal Herriko hainbat txokotan burutuko den ekimenerako. Gasteizen ere badugu hitzordua euskarari eta euskaltegiei bultzada emateko. Andre Mari Zuriaren plazan ikusiko dugu elkar, eguerdiko 12etan. Bultza euskara! Bultza euskaltegiak!
Badator #ESKUTIKeskura!Martxoaren 4tik 24ra, elikadura-burujabetzara bidea egiteko beste aukera bat daukagu. Has gaitezen plateretik: alda ditzagun kontsumitzeko erak, ekoizteko moduak aldatzeko.#plateretikBaratzera Martxoaren 4tik 24ra egin daitezke eskaerak, Errigoraren webgunearenbidez (errigora.eus) zein telefonoz, Hegoaldetik +34 848 87 12 23 Eskaera online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango duzu (martxoan eta […]