Apirilaren 1ean sartuko da Gasteizen, arratsaldeko 17:09an, Eskalmenditik. Hirian zehar hainbat kilometro egin ostean gaueko 21ak pasata irtengo da Arabako hiriburutik Ilarrazara bidean. KORRIKAri ongi etorria emateko hainbat ekintza antolatu dira: TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!
aekgasteiz
Inauteriak ospatzeko hainbat jarduera antolatu genituen Gasteizko AEK-ko euskaltegietan: mintzodromoak, munduko inauterien jolasak, mozorro festa….
Abian da Gasteizen KORRIKA kulturala. Datozen asteetan kultura euskaraz gozatzeko aukera paregabea izango duzue. Hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak, olinpiadak… Animatu, parte hartu eta gozatu!
22. KORRIKAren Gasteizko denda Barnekale / Nueva Dentro kaleko 3. zenbakian egongo da. 22. KORRIKAren arropa diseinu berriak ezagutu nahi al dituzu? Material organikoz egindako elastikoak? Bada, etor zaitez abenduaren 2an irekiko dugun Gasteizko KORRIKA dendara. Eta hurbil ezin bazintezke, lasai! Sar zaitez korrika.eus webgunearen denda atalean; bertan online erosketa […]
AEK-k antolatuta, 22. KORRIKAk Amurrio eta Donostia lotuko ditu, martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. Hautatutako leloa “HITZEKIN” da eta omenduak, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Azaroaren 17an egin zen 22. KORRIKAren aurkezpena Donostiako San Telmo museoan. 2022. urtean egingo den KORRIKA Amurrion hasiko da martxoaren 31n etaapirilaren 10ean Donostian […]
Urtero bezala Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratuz zonalde horretan euskarari bultzada emateko aukera paregabea. Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte eska dezakezu saskiak. Hiru aukera dituzu: Beltza, berdea eta zuria. 2013an ekimena martxan jarri zenetik, milioi bat euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa erdialde eta hegoaldean […]
Matrikulazioaren azken txanpara iritsi gara, baina oraindik badugu lekua ikas prozesuan bidelagun izan nahi gaituzuenentzako lekua. Izena ematera animatzeko hor duzue Gasteizko AEKtik prestatu dugun bideoa: Hemos llegado a la recta final de la matriculación, pero todavía tenemos sitio para los que nos quieran tener de compañeros de viaje en […]
Irailean zehar Gasteizko AEK-k eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko aukera izango duzu. IKASI EUSKARA BIDELAGUN ONENAREKIN! Durante el mes de septiembre tienes la opción de apuntarte a los cursos que ofrece AEK Gasteiz ¡APRENDE EUSKARA CON LA MEJOR COMPAÑÍA! Informazio gehiago behar baduzu edo izena eman nahi baduzu, pasa zaitez […]
Arabako udako bulegoa zabalik egongo da Arana AEK euskaltegian (Arana kalea, 30 behea, Gasteiz). Uztailaren 12tik 30era eta abuztuaren 16tik 31ra egongo da zabalik. Bertan Iraileko trinkoetan izena eman, 21-22 ikasturterako matrikula egin edo udako barnetegietan izena emateko (adi! azken lekuak) aukera izango duzue. Anima zaitez!
Datorren ikasturtean Gasteizko AEKn izena emateko asmoa baduzu, ez galdu aukera! Ekainaren 25era bitarte aurrematrikula egiten baduzu, honako abantailak izango dituzu: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko prezioa mantenduko zaizu Aurrematrikula aurrez aurre edo online egiteko aukera Ordainketa malguagoa Taldeak eratzean lehentasuna Aurrematrikula egitean 100 euro ordaindu beharko dituzu (lehen ordainketa). Ikastaroa […]
Urtero bezala, 2021eko udan ere Gasteizko AEKk ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztaila eta irailean. A1, A2 eta B1 mailetan egunean 5 ordu (100 ordu guztira) eskainiko ditugu, B2 eta C1 mailetan, aldiz, egunean 4,5 ordu (90 ordu guztira). Goizeko edo arratsaldeko ordutegia eskainiko dugu. MATRIKULA ZABALIK! Udako ikastaroek aukera paregabea […]
AEK-ko ikaslea* bazara eta udako barnetegiren batera joateko asmoa baduzu, eman izena maiatzaren 3a baino lehen eta baliatu ikasleentzako eskaintza berezia. %25 gutxiago ordainduko duzu! Udako barnetegiak aukera bikaina dira ikasturtean zehar ikasitako praktikan jartzeko. Egunero 6 orduz eskola jasotzeaz gain, bi astez inguru euskaldun batean murgiltzeko aukera eskaintzen dute […]