Igande eguerdian Andre Mari Zuriaren plazara gerturatutako dozenaka euskaltzaleek aldarrikapenez, musikaz, artez eta bertsoz betetako ekitaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Euskarak eta euskalgintzak dituzten behar eta premiak plazaratzeaz gain, Euskal Herria euskalduntzen jarraitzeko euskaltegi indartsuen beharra aldarrikatu zen.
Mila esker ekitaldia antolatzen lagundu zenuten guztioi eta parte hartu zenuten guztioi!
Gogoratu herriaren bultzadaz gain, AEK-k bultzada ekonomikoa ere behar duela. Ekarpen ekonomikorik egin ez baduzu, garaiz zabiltza. HEMEN sakatuta egin dezakezu zure ekarpena. Bultza euskara! Bultza euskaltegiak!