22. KORRIKAren Gasteizko denda Barnekale / Nueva Dentro kaleko 3. zenbakian egongo da. 22. KORRIKAren arropa diseinu berriak ezagutu nahi al dituzu? Material organikoz egindako elastikoak? Bada, etor zaitez abenduaren 2an irekiko dugun Gasteizko KORRIKA dendara. Eta hurbil ezin bazintezke, lasai! Sar zaitez korrika.eus webgunearen denda atalean; bertan online erosketa […]
Monthly Archives: November 2021
AEK-k antolatuta, 22. KORRIKAk Amurrio eta Donostia lotuko ditu, martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. Hautatutako leloa “HITZEKIN” da eta omenduak, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Azaroaren 17an egin zen 22. KORRIKAren aurkezpena Donostiako San Telmo museoan. 2022. urtean egingo den KORRIKA Amurrion hasiko da martxoaren 31n etaapirilaren 10ean Donostian […]
Urtero bezala Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratuz zonalde horretan euskarari bultzada emateko aukera paregabea. Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte eska dezakezu saskiak. Hiru aukera dituzu: Beltza, berdea eta zuria. 2013an ekimena martxan jarri zenetik, milioi bat euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa erdialde eta hegoaldean […]