2021. urteko azterketa deialdien inguruko informazio guztia HABEren web orrialdean aurkituko duzue.
Kontuan izan beharrekoak:
- Azterketa bidezko egiaztatzegintza B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokio:
- Azterketarien gaitasuna (partez edo osorik) kanpo-ebaluazioaren bidez egiaztatzen da, HABEk antolatutako azterketa-deialdietan.
- Hiru deialdi mota:
- Euskaltegiko ikasleen deialdia
- Deialdi irekia
- HOBE deialdia (soilik C1 eta C2 mailetan)
- Ikasle bakoitzak egin behar du azterketarako matrikula edo izen-ematea. Matrikula egiteko jarraibideak ikusteko, interesatzen zaizun deialdiaren estekan klikatu, izena eman nahi duzuen mailaren gainean sakatu (B1, B2, C1 edo C2) eta “Matrikulazioa” atalaren gainean klikatu. Hori egindakoan, azpian matrikulazioa egiteko jarraibideak zabalduko zaizkizu. Orrialde berean azterketen inguruko informazio gehiago topatuko duzue: parte hartzeko baldintzak; probak egiteko leku, egun eta orduak; proben ezaugarriak…
- Euskaltegietako ikasleen deialdian eta deialdi irekian izena emateko epea: apirilak 6-14
Informazio gehiago: HEMEN