Hilabete baino gutxiago falta da martxoaren 28an Euskal Herriko hainbat txokotan burutuko den ekimenerako. Gasteizen ere badugu hitzordua euskarari eta euskaltegiei bultzada emateko. Andre Mari Zuriaren plazan ikusiko dugu elkar, eguerdiko 12etan. Bultza euskara! Bultza euskaltegiak!