Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Martxoaren 9ko mahai-jokoaldiari buruzko informazioa

KORRIKA_JOKOALDIA

Informazioa

NON: Groseko AEK Irrintzi Euskaltegia Iztueta Kalean

NOIZ: Martxoaren 9an, larunbatarekin. 10:00etatik eguerdira eta
16:30etik iluntze aldera.

SARRERA: Doakoa. Edozein unetan sartu ahal izango da eta sortzen den partida
berri batean sartu ala daudenak ikusi.

ADINA: Adin anitzerako jokoak izango dira, baita umeentzat ere. 6
urtetik gorako haurrek parte hartuko dute gurasoen laguntzaz.

PARTAIDE-KOPURUA: Hainbat gela eta mahai izango dira erabilgai. Partida
bakoitzaren arduradunak mugatuko du zenbat jokalari arituko eta
antolatzaileek zenbat pertsona sartuko den gelako.

HIZKUNTZA: Euskara. Asko ez gaude ohituta halakoetan euskaraz aritzera
eta ziur gauza batzuk adierazteko herren sentituko garela. Lasai!
Eskatzen den bakarra komunikazioa euskaraz izatea da, ahal denetan
erderetako teminoak erabilita ere.

JOKOAK: Nahierakoak: haurrentzat, familia osoarentzat,
eurogame motakoak, zail samarrak…Atopiarpg rol jokoaren demoa ere
izango da, 5 jokalarirentzat (aldez aurretik izena emanda) eta helduentzat. Nahiz eta antolatzaileek
joko -sorta prest izango duten, norberak
nahi duena eraman ahal izango du eta,
antolatzaileei baimena eskatuta, tokia eta jolaskideak izanez
gero, partida antolatu.

HELBURUA: mahai-jokoetan euskaraz aritzea eta mundu hori ezagutzen ez
dutenek ezagutzeko aukera izatea.

ANTOLATZAILEA: KORRIKA-AEK

 

Informazio gehiagorako donostia@aek.eus helbidera idatzi ala @donostiakoaek twitter kontuari galdetu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude