Kirola eta euskara uztartu zituen iragan apirilaren 28an Euskararen Donostia Binakako I. Lasterketak. Izenburuak dioen moduan, lasterketa berezia izan zen AEK-k antolaturikoa: bikoteka egin zuten lasterka parte hartzaileek, eta euskararekin zerikusia duten Donostiako hainbat leku igaro zituzten ibilbidean. Berez, otsailaren 24an egin behar zen lasterketa, Korrika 18ren karietara . Elurteengatik atzeratu ostean, baina, apirilaren amaieran burutu genuen, eta oraingoan bai, egun ezin hobea izan genuen: eguraldia lagun, giro ona eta partaide andana. Orotara 134 bikotek hartu zuten parte datozen urteotan jarraipena izango duen lasterketan.
Argazkiak HEMEN