Igeldoko Arantxa Azpillagak irabazi du Euslogan lehiaketa, hain zuzen, “Euskararen giltza, elkarrekin mintza” esloganarekin. Zorionak, Arantxa! Datorren urtean Donostiako AEKn izango zaitugu ikasle, doan lortutako matrikulari esker.
Nabarmendutako beste eslogan batzuk:
– Euskara “IN” elkarrekin
– Euskara zeure oreka
– Euskara, bihotzetik ahora
Eskerrik asko, parte hartzaile guztiei!
Datorren ikasturtean beste gai bat aurkeztuko dizuegu euskarazko esloganak asma ditzazuen. Laster arte!