BINAKAKO LASTERKETA
Kaixo, lilatoizale hori! Lilatoian izena eman dutenen artean binakako lasterketarako bi dortsal bikoitz jarri ditugu zozketatzeko. Binakako lasterketa martxoaren 8an jokatuko da Donostian eta 6km-ko ibilbidea izango du. Aurtengo lasterketa KORRIKA19 hasi baino lehenago egingo dugu, motorrak berotze aldera. Lasterketa berean hiru modutara parte har daiteke: neska eta mutila, neska […]
Egin dezagun korrika euskaraz! Donostiako AEK-k bigarren urtez binakako lasterketa antolatuko du apirilaren 13an, 10:30ean. Kirol jarduera bat eskaintzeaz gain, AEK-k parte-hartzaileen artean euskarazko kultur eta aisialdi produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzeko helburua ere badauka. Horretarako; AIZU!, Berria, Hitza, Elhuyar, Luma, Argia eta Gaztezuloren harpidetzak zozketatuko dituzte, baita Elkarrek banatutako […]
Kirola eta euskara uztartu zituen iragan apirilaren 28an Euskararen Donostia Binakako I. Lasterketak. Izenburuak dioen moduan, lasterketa berezia izan zen AEK-k antolaturikoa: bikoteka egin zuten lasterka parte hartzaileek, eta euskararekin zerikusia duten Donostiako hainbat leku igaro zituzten ibilbidean. Berez, otsailaren 24an egin behar zen lasterketa, Korrika 18ren karietara . Elurteengatik […]