Igeldoko Arantxa Azpillagak irabazi du Euslogan lehiaketa, hain zuzen, “Euskararen giltza, elkarrekin mintza” esloganarekin. Zorionak, Arantxa! Datorren urtean Donostiako AEKn izango zaitugu ikasle, doan lortutako matrikulari esker. Nabarmendutako beste eslogan batzuk: – Euskara “IN” elkarrekin – Euskara zeure oreka – Euskara, bihotzetik ahora Eskerrik asko, parte hartzaile guztiei! Datorren ikasturtean […]
Albisteak
Asteburu honetan Korrika 18ko soberako arropa salgai izango duzue modu onean! Zatozte Groseko Iztueta 3 kaleko Irrintzi euskaltegira! Guztia 5, 10, 15 edo 20 euroan! Ordutegia: Ekainak 21, ostirala: 16:00 – 20:00 Ekainak 22, larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 Ekainak 23, igandea: 10:00 – 13:30
Euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera irabaz dezakezu! Donostiako AEK-k euskarazko *eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa. Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan. Lehiaketa honetan, hain zuzen, euskararen erabilera bultzatzeko […]
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako unibertsitate Basque Culinary Center-ek BCulinary gastronomia zaleentzako gunean euskara ikasleei eta euskaltegiei zuzendutako ikastaro praktikoa emango du: hainbat plater prestatzen ikasiko dute, euskaraz, jakina! Bi ordu eta erdiko 4 saio antolatu dituzte, ostegunetan (ekainaren 6an hasi eta ekainaren 27an bukatu) Basque Culinary Centerren egoitzan (Miramonen, Donostia) […]
Hemendik aurrera blog honen bitartez izango duzue gure berri. Donostiako AEKideok antolatutako ekintzez gain, beste hainbat konturi buruz arituko gara txoko honetan. Laster arte!