Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Ekaineko IrikiAtia

Abaraska kolektiboaren aurkezpena
Donostiako hirigunean modu duin batean bizi nahi duen kolektiboa da Abaraska. Euren ustez, egungo bizi eredu indibidualistak ez ditu kontuan hartzen jendearen oinarrizko beharrak. Horregatik, bizitzaren hainbat alderdi partekatu nahi dituzte, intimitateari eta pribatutasunari uko egin gabe. Kolektibo honetako kideek euren egitasmoa azalduko digute.
Ekainaren 11n, 18:00etan, Antiguan
Ekainaren 12an, 16:30ean eta 18:30ean, Antiguan

 

 

 

 

Euskal Itsas Museoa
Untzi Museoa zenak izena eta edukiak moldatu ditu eta Albaolarekin akordioa sinatu du elkarlanerako. Bisitaren edukia Itxas Museoak eta Albaolak elkar hartuta kudeatzen duten lonja bisitatzea eta Juan de Alcega jostun eta merkatariaren istoria errepasatuz euskal portuen lana aintzat hartzea.
Ekainaren 6an, 18:00etan, Itsas Museoan (2,5 euro sarrera)
Ekainaren 14an, 10:00etan, Itsas Museoan (2,5 euro sarrera)

 

 

 

 

Xavy Minguezekin motibazio eta komunikazio estrategia tailerra
Euskara ikasleen motibazioa eta emozio estrategiak aztertu ditu Xavyer Minguezek, tartean geure zentroren bateko datuak erabilita. Horietan oinarrituta ikasleen kezkak, beldurrak eta ahulguneak indartzeko eta alde baikorrak indartzeko tailerra eskaintzen du, batez ere kurtso bukaerako agiriak edo ahozko
azterketak datozen garai hauei begira.
Ekainaren 5ean eta 6an, 18:00etan, Antiguan
Ekainaren 6an, 09:15ean, Antiguan
Ekainaren 10ean, 09:30ean, Grosen (Zuhaizti eskolan)

 

 

 

 

 

Sendabelar tailerra
Lierni Aierbi lazkaotarrak guk geuk bil ditzakegun belarrak geure osasunerako nola erabili azalduko digu. Erlaxatzeko, azala zaintzeko zein geure sistemari on egiteko trikimailuak.
Ekainaren 14an, Antiguan (talde itxia)

 

 

 

 

 

The Florida Projecten emanaldia (Filmazpit-i esker)
The Florida Project filma 2017ko Zinemaldian eman zen eta AEBtako pobrezia du testuinguru. Jatorrizkoa ingelesez egina dago eta euskarazko azpitituluekin ikusiko dugu.
Ekainaren 12an, 09:30ean eta 16:45ean, Amaran

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude