Abaraska kolektiboaren aurkezpena Donostiako hirigunean modu duin batean bizi nahi duen kolektiboa da Abaraska. Euren ustez, egungo bizi eredu indibidualistak ez ditu kontuan hartzen jendearen oinarrizko beharrak. Horregatik, bizitzaren hainbat alderdi partekatu nahi dituzte, intimitateari eta pribatutasunari uko egin gabe. Kolektibo honetako kideek euren egitasmoa azalduko digute. Ekainaren 11n, 18:00etan, […]
Yearly Archives: 2019
KORRIKA_JOKOALDIA Informazioa NON: Groseko AEK Irrintzi Euskaltegia Iztueta Kalean NOIZ: Martxoaren 9an, larunbatarekin. 10:00etatik eguerdira eta 16:30etik iluntze aldera. SARRERA: Doakoa. Edozein unetan sartu ahal izango da eta sortzen den partida berri batean sartu ala daudenak ikusi. ADINA: Adin anitzerako jokoak izango dira, baita umeentzat ere. 6 urtetik gorako haurrek parte hartuko dute gurasoen laguntzaz. PARTAIDE-KOPURUA: Hainbat gela eta mahai izango dira erabilgai. Partida bakoitzaren arduradunak mugatuko du zenbat jokalari arituko eta antolatzaileek zenbat pertsona sartuko den gelako. HIZKUNTZA: Euskara. Asko ez gaude ohituta halakoetan euskaraz aritzera eta ziur gauza batzuk adierazteko herren sentituko garela. Lasai! Eskatzen den bakarra komunikazioa euskaraz izatea da, ahal denetan erderetako teminoak erabilita ere. JOKOAK: Nahierakoak: haurrentzat, familia osoarentzat, eurogame motakoak, zail samarrak…Atopiarpg rol jokoaren demoa ere izango da, 5 jokalarirentzat (aldez aurretik izena emanda) eta helduentzat. Nahiz eta antolatzaileek joko -sorta prest izango duten, norberak nahi duena eraman ahal izango du eta, antolatzaileei baimena eskatuta, tokia eta jolaskideak izanez gero, partida antolatu. HELBURUA: mahai-jokoetan euskaraz aritzea eta mundu hori ezagutzen ez dutenek ezagutzeko aukera izatea. ANTOLATZAILEA: KORRIKA-AEK […]