ELIGE TU OPCIÓN / AUKERA EZAZU: – Información general / Eskaintza orokorra –Autoaprendizaje / Autoikaskuntza –EGA ikastaroak –4. maila Cursos subvencionados. Aurten 4. maiala ere diruz lagundua!
Yearly Archives: 2013
Igeldoko Arantxa Azpillagak irabazi du Euslogan lehiaketa, hain zuzen, “Euskararen giltza, elkarrekin mintza” esloganarekin. Zorionak, Arantxa! Datorren urtean Donostiako AEKn izango zaitugu ikasle, doan lortutako matrikulari esker. Nabarmendutako beste eslogan batzuk: – Euskara “IN” elkarrekin – Euskara zeure oreka – Euskara, bihotzetik ahora Eskerrik asko, parte hartzaile guztiei! Datorren ikasturtean […]
Asteburu honetan Korrika 18ko soberako arropa salgai izango duzue modu onean! Zatozte Groseko Iztueta 3 kaleko Irrintzi euskaltegira! Guztia 5, 10, 15 edo 20 euroan! Ordutegia: Ekainak 21, ostirala: 16:00 – 20:00 Ekainak 22, larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 Ekainak 23, igandea: 10:00 – 13:30
Euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera irabaz dezakezu! Donostiako AEK-k euskarazko *eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa. Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan. Lehiaketa honetan, hain zuzen, euskararen erabilera bultzatzeko […]
2013/14 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEK-ren matrikulazio eskaintza berezia. Aurrematrikula ekainaren 21a baino lehen dutenek honako abantaila hauek izango dituzte: * %5eko deskontua 13-14 ikasturteko matrikularen prezioan * Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei * Lehentasuna taldeak eratzeko orduan Aurrematrikula eginez […]
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako unibertsitate Basque Culinary Center-ek BCulinary gastronomia zaleentzako gunean euskara ikasleei eta euskaltegiei zuzendutako ikastaro praktikoa emango du: hainbat plater prestatzen ikasiko dute, euskaraz, jakina! Bi ordu eta erdiko 4 saio antolatu dituzte, ostegunetan (ekainaren 6an hasi eta ekainaren 27an bukatu) Basque Culinary Centerren egoitzan (Miramonen, Donostia) […]
Kirola eta euskara uztartu zituen iragan apirilaren 28an Euskararen Donostia Binakako I. Lasterketak. Izenburuak dioen moduan, lasterketa berezia izan zen AEK-k antolaturikoa: bikoteka egin zuten lasterka parte hartzaileek, eta euskararekin zerikusia duten Donostiako hainbat leku igaro zituzten ibilbidean. Berez, otsailaren 24an egin behar zen lasterketa, Korrika 18ren karietara . Elurteengatik […]
A- TRINKOAK (4 ORDUKOAK) Maila eta urrats guztiak / Todos los niveles Noiz: uztaila (1etik 29ra) edota irailean (2tik 27ra) / Del 1 al 27 de julio y del 2 al 27 de septiembre Prezioa: 132€/hileko / 132€/mes B- IRAILEAN HABE azterketak prestatzeko 2 orduko ikastaroak Noiz: irailaren 2tik 27ra. […]