Monthly Archives: February 2016
Urtero bezala, sagardotegia hurbilduko dugu Indautxu AEKra, animatuko eta etorriko al zarete??? Martxoaren 11n… zuen zain gaude!!! Eskatu zure sarrera irakasleari edo jo Indautxu AEK-ko bulegora!!!
Santutxu AEK-k 50 urte beteko ditu aurten, gurekin ospatu nahi duzu? Momentuz, sartu Facebook-en eta bila ezazu “Neu ere ibilia naiz Santutxu AEKn”.Orria atsegin… eta bilatu ezagutzen duzun jendea! 136 lagun gaude jada!!!
Egun osoko parrandaren ondoren atsedentxoa hartuko dugu eta bihar arratsaldeko 19:00etan Baztertxun segiko dugu!!! ANIMATU eta hurbildu pintxo potera!!!
Indautxu AEKn ere Inauteri Jaia ospatu zuten otsailaren 8an. Uste duzue oso serio hartu zutela ospakizuna??? Begira argazkiei eta zuek esan…
Pasa den ostiralean, otsailak 5, Lizardiko Inauteri Jaia ospatu genuen Kalderapekon; denetarik egin genuen: hamaiketakoa, torrada-txapelketa, jokoak, poteoa… eta hori guztia lortu genuen aurrera ateratzea nahiz eta 4 irakasle sukarrak jota etorri ziren!!! Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi eta, jakina, Kalderapekokoei!