Ekainaren bigarren erdian HABEren ahozko azterketak izango dira BECen, eta, horren harira, idatzizko azterketarekin egin genuen bezala, mintzamen proba hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri dugu hona: Zertan datza azterketa? Azterketa bikoteka egiten da eta atal nagusi bi ditu: bakarrizketa edo hitzaldia eta elkarrizketa edo eztabaida. […]
Atzo, lehengo aldiz, Berbalagunok Bilboko AEK-ko ikasleekin batu ginen azken jaia egiteko. Emaitza ikusita, ez da azken urtea izango, ez. 19:00etan hasi ginen Kalderapekon, turutak prestatzen (bai, bai, kartoi banda ederra muntatu genuen); ondoren, pintxo eta pote pare bat giroan sartzeko eta KALEAN GORA, KALEAN BEHERA ekitaldiari ekin genion. Zazpi […]
Aurreko berrietan iragarri bezala, ekainaren 5ean, osteguna, Legion Condorri buruzko 2.hitzaldia izan zuten Santutxu AEK-ko euskaltegian. Bertara, auzoko hainbat pertsona hurbildu ziren, baita ikasle eta Berbalagunak ere. Giro atsegina izan zen eta hizlariek euren ikuspegia emateaz gain, auzotarrek garai hori nola bizi izan zuten ere adierazi zuten, hainbat pasarte kontatuz […]
Berbaditza lehiaketaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, bereziki, irakurmena eta idazmena. Bilbon euskara ikasten ari diren lagunak eta Bilboko euskaldunak harremanetan jartzea, erabilera esparrua eskainiz. Bestetik, hizkuntzaren kalitatearen garrantziaz konturaraztea ere badugu helburu. Ekitaldi hau lehiaketa bat da funtsean, baina lehia bera baino harago, ikasgeletatik kanpo euskaraz jarduteko […]
LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso […]
Datorren ikasturteari begirako eskaintza berria! Matrikula orain egiten baduzu, %5eko deskontuaz gain, matrikula-saria osoa 4 epetan ordaintzeko aukera. Pasatu zaitez euskaltegitik ekainaren 20a baino lehen! Informazio gehiago hemen