Santutxuko euskaltegiak ere egun berezi hau ospatuko du, baina egun bat atzeratuta. Baina lasai, sorpresaren bat egongo omen da…
Santutxu bloga
Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!
Hemen irakur dezakezue Bilboko Berbalagunak proiektuaren arduradunari, eta AEKidea denari, egindako elkarrizketa: http://uriola.eus/bilbo/1480416975662
Pasa den urriaren 19an, Bilboko AEK-ko euskaltegiok ospatu genuen 2016/17 ikasturtearen hasiera!!! Ondo-ondo hasteko, Kike Amonarriz “engantxatu” genuen eta bakarrizketa ezin dibertigarriagoa eskaini zigun!!! ESKERRIK ASKO, KIKE!!! Oso ondo pasarazi zenigun!!! Jarraian, Berbaditza lehiaketara pasa ginen… eta Txemari argazkiak ateratzeko mesedetxoa eskatu nion, beraz……… Txema: zure ohorean, egin zenuen ahaleginagatik, […]
Santutxu ORAINTXE ari da ospatzen auzoko Euskal Jaiaren Eguna!!! Aukera baliatuta, Santutxuko AEK-k auzoarekin eta Gaztedirekin batera jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen!!! GORA SANTUTXUKO AEK!!! GORA GAZTEDI!!! GORA SANTUTXU EUSKALDUNA!!!
Hala da! Hemen daude gure saridunak: Miren Jone eta Amparo!!! Txalo bero bat!!! Amparo azken urteotan aritu da euskara ikasten Lizardi AEKn: berak % 50eko deskontua izango du aurtengo matrikulan!!! Eta, lagun on-ona denez, proposatu zuen Miren Joneren izena, berak % 100eko deskontua izan dezan… beraz, matrikula BY THE FACE!!! […]