Ekainean C1 prestatu nahi baduzu, orain garaiz zabiltza!!! Azkar ibili, eta telefonoz deitu edo pasa gure euskaltegi batetik izena emateko. Klaseak Matxintxu AEKn izango dira (Deustun). Zalantzarik baduzu, galdetu eta zure galderak erantzungo dizkizugu!
Informazioa
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko dokumentala Bilbon aurkeztu genuen atzo, maiatzaren 12an, ostegunean. Barnetegien magian eta abenturan murgildu nahi izan genuenok goizeko 11:00etan izan genuen hitzordua, Kalderapekon. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!
Bilboko AEK-ko loteria erosi zenuen? 3719 / 9719 zenbakidun loteria-boletoa daukazu? Hala bada, ZORIONAK!!!!!!!!!! ERRIGORA saskia irabazi duzu! Eskatu euskaltegiko bulegoan otsailaren 11 baino lehen!!! … eta on egin!!! 😉
Buru-belarri ari gara lanean urtarrilerako! Ikastaro berriak izango ditugu: animatuko eta etorriko al zara? Pasa zaitez hurbilen duzun euskaltegitik eta konpromiso barik emango dizugu informazioa! 😉 OHARRA: Gabonetako oporretan Lizardi AEK-ko bulegoa goizez irekita egongo da abenduaren 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Halere, beti bezala, eskuragarri dituzue […]