Informazioa
Aurten ere BERBADITZA jaia prestatu dugu, zuek protagonista zareten jaia, ikasleok alegia. Bai goizez eta bai arratsaldez, Bilborocken elkartuko gara zuekin denbora tarte batean ondo pasatzeko. Eta 19etatik aurrera… BERBAZ BIRAN ekitaldia izango dugu, sorpresaz beteriko bidaia ezezaguna. Nora joango gara? Nola joango gara? Gurekin etorri behar jakiteko, beraz, animatu!!
Adi lagunak! Matxintxu-Larrako AEKn ekainean trinko berezia antolatzen ari dira B2 eta C1 prestatzeko. Eman izena!
Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!
Datorren ostiralean, irailak 2, AEK-k aurtengo matrikulazio-kanpainaren prentsaurrekoa izango du Kalderapekon, goizeko 11:30ean. Beraz, nahi duen ororentzako gonbita luzatu nahi dugu… anima zaitezte! Etorri Kalderapekora!!!
El euskera para todas las personas y para todos los días lelopean ikusiko ditugu irailean kartelak Bilboko hainbat lekutan: autobusetan, udal-erlojuetan, markesinetan… baita San Mameseko pantailetan ere! Horixe da Bilboko Udalak helarazi nahi duen mezua, abuztuaren 29an aurkeztu zuen kanpainaren bitartez: guztiok ikas dezakegu euskaraz, egunero apur bat. Beraz, badakizue… […]
HAU PITTU HAU konpartsak atzo Euskara Saria eman zion Bilboko Berbalagun proiektuari. ZORIONAK AITOOORRR!!! Eta zorionak proiektu honetan laguntzen edo parte hartzen ari zareten guztioi!!!