Egun osoko parrandaren ondoren atsedentxoa hartuko dugu eta bihar arratsaldeko 19:00etan Baztertxun segiko dugu!!! ANIMATU eta hurbildu pintxo potera!!!
Yearly Archives: 2016
Indautxu AEKn ere Inauteri Jaia ospatu zuten otsailaren 8an. Uste duzue oso serio hartu zutela ospakizuna??? Begira argazkiei eta zuek esan…
Pasa den ostiralean, otsailak 5, Lizardiko Inauteri Jaia ospatu genuen Kalderapekon; denetarik egin genuen: hamaiketakoa, torrada-txapelketa, jokoak, poteoa… eta hori guztia lortu genuen aurrera ateratzea nahiz eta 4 irakasle sukarrak jota etorri ziren!!! Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi eta, jakina, Kalderapekokoei!
Santutxu AEK-k gogotsu ekin die Santa Agedako entseguei!!! Kasualitatea izango al da euria barra-barra aritu duela gaur??? Kar, kar, kar… Ezeeeetzzz……. txantxa besterik ez da izan!!! Animo eta segi horrela, ondo ari zarete eta!!!
ADI!!! EGA azterketa hurrengo deialdian egin nahi duzuenok orain duzue zabalik matrikula egiteko epea!!! Gogoan izan matrikula online egin behar duzuela HEMEN. Horren gaineko informazio gehiago hemen duzue: – EGA: Proben datak (egutegia). – EGA: triptiko informatiboa (azterketa nolakoa den). ZORTE ON GUZTIOI!!!
Bilboko AEK-ko loteria erosi zenuen? 3719 / 9719 zenbakidun loteria-boletoa daukazu? Hala bada, ZORIONAK!!!!!!!!!! ERRIGORA saskia irabazi duzu! Eskatu euskaltegiko bulegoan otsailaren 11 baino lehen!!! … eta on egin!!! 😉