Eskerrik asko Kalderapekon antolatu genuen antzerki-saiora hurbiltzeagatik! Oso ondo pasatu genuen Inazio Tolosa eta Ramon Agirrerekin!
Yearly Archives: 2016
Datorren ostegunean, apirilak 28, zatoz antzezlana ikustera gurekin! Goizeko 10:30ean hasiko da Kalderapekon, ez galdu aukera!
Indautxu AEKn gure 30. urteurrena ospatuko dugu!!! Zatoz prestatu dugun ginkanan parte hartzera! Probak Indautxun zehar izango dira, komertzio eta taberna batzuen laguntzarekin. Bukatutakoan, denok elkartuko gara Poza eta Areilza kaleen arteko izkinan, eta gero zerbait hartzera gonbidatuko zaituztegu! Noiz: apirilak 27, arratsaldeko 19:30ean Non: Indautxu AEKn (Urkixo 88)
Adi egon! Apirilaren 14ra arte, osteguna, zabalik egongo da matrikula egiteko epea! Beraz, HABEko azterketa bat egin nahi baduzu, matrikulatu hemen!!!
Martxoaren 12ko eguerdian hainbat lagun hurbildu ginen Karmelo eta Iturriagaren arteko kaleen izkinara. Han erakutsi ziguten Santutxu AEK-ko kideek eta lagunek azken 50 urteotako medologia euskararen irakaskuntzan. Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi!!! Helbide honetan erakusketaren gaineko elkarrizketa bat duzue. Eta jarraian badoazkizue egun horretako argazki batzuk: