Zapatuan pregoia izan genuen Basarraten, eta Gaztedi Dantza Taldeari eta guri tokatu zitzaigun pregoia botatzea aurtengo jaietan, biok ospatzen ditugulako geure urteurrenak. Gustura igo ginen eszenatokira geure pregoia botatzera!!! Eskerri asko hori egon zineten guztioi eta… GORA SANTUTXU AEK!!! GORA GAZTEDI DANTZA TALDEA!!! GORA SANTUTXUKO JAIAK!!!
Yearly Archives: 2016
Santutxun jarraitzen dugu 50. urteurrena ospatzen!!! Azken ostegunean mintzodromoa egin genuen Karmelo kalean, eskerrik asko etortzeagatik!!!
Ekainean C1 prestatu nahi baduzu, orain garaiz zabiltza!!! Azkar ibili, eta telefonoz deitu edo pasa gure euskaltegi batetik izena emateko. Klaseak Matxintxu AEKn izango dira (Deustun). Zalantzarik baduzu, galdetu eta zure galderak erantzungo dizkizugu!
Eta Berbaditza 2016 pasa da ja!!! Oooooooo…….. Eskerrik asko etorri zineten guztioi, lagundu zenuten guztioi eta nola edo hala parte hartu zenuten guztioi… aurten frikada bat bururatu zaigu eta paseotxo bat eman dugu bus turistikoan!!! Hementxe argazkiak. Askoz gehiago dituzue hemen!!! BENE-BENETAN, ESKERRIK ASKOOOOOOOO!!!!!!!!!!!!!
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko dokumentala Bilbon aurkeztu genuen atzo, maiatzaren 12an, ostegunean. Barnetegien magian eta abenturan murgildu nahi izan genuenok goizeko 11:00etan izan genuen hitzordua, Kalderapekon. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!
Auzoko eskolek LONCEri ezetz esan zioten pasa den ostiralean eta Santutxuko AEK-k giroa gozatzeko txokolatea banatu zuen!!!